- Poliziak koordinatzeko arloak polizia-plaka eman zion ustez ziurtagiria faltsutu zuen agenteari, eta haien arabera prestakuntza ez zuten beste 9 agenteri
- Ondoren, Etxebarriko Udaleko hautetsiak eta funtzionarioak salatu eta ikertu zituen horiengatik
Euskadiko azken urteetako historian parekorik ez duen erasoa jasan dugu.
2017az geroztik Etxebarriko Udalarekin hitzarmen bat sinatua duen Polizia Koordinazio Arloak salaketa jarri du Udalak Polizia Interinoak kontratatzeko duen moduarengatik.
ESKANDALAGARRIA da arlo horrek berak ematen dituela polizia-plakak udalen proposamenez, eta haiek izan behar direla baldintzak betetzen diren ala ez egiaztatzen dutenak.
Segurtasun Sailak galdera hauei erantzun beharko lieke:
• Zergatik eman zioten plaka Arkauteko titulua faltsutu omen zuen poliziari, ziurtagiria egiaztatu gabe?
• Sinatu gabeko txosten batetik ikerketa bat hasi daiteke? Edo, nor izan da txostena sinatu duena?
• Zergatik jarraitzen dute Euskal Poliziaren Legearen 59. artikulua gaizki interpretatzen?
• Zenbat udal gehiago salatuko dituzte gertakari berdinengatik?
• Oinarri legalik gabe prozedura penal bat hasi daiteke?
• Ikerketaren filtrazio horiek, oker eta modu interesatuan erabilitakoak, delitu izan daitezkeenak, ikertuko al dira?
• Segurtasun Sailean barne erantzukizunak garbituko dira euren legearen interpretazio OKER batetik abiatu diren ikerketa eta akusazio hauen ondorioz?
• Normala al da hautetsi batzuek ikertzaile baten uste soiletan oinarritutako akusazioak egitea, froga sendo bakar bat ere aurkeztu gabe, fiskaltzak eta epaileak adierazi duten bezala?
• Guzti honek ez al dauka talde independente baten aurkako “jazarpen usainik”? egia esaten duen talde baten aurkakoa, norbaiti min egiten diezaiokeen arren, eta urteak daramatzatena higatzen, euren “dena balio du” filosofia erabiliz?
Gure alkateak, Loren eta Iker, EPAIKETA POLITIKO baten menpe jarri dituzte, udalarekin hitzarmen bat duen erakunde batek egindako eraso larri baten bidez. Hau al da administrazioen arteko lankidetza eredua? Edo, alderdi politiko batzuek erakunde publikoen erabilera politiko baten aurrean gaude?
Eraso larri honen aurrean, La Voz del Pueblok barne ikerketa bat eskatuko du, prozesuan atzemandako IRREGULARTASUN LARRIAK argitzeko:
- Sinatu gabeko dokumentuak.
- Oinarri legalik gabeko akusazioak.
- Euren legearen interpretazio okerra.
- Ikerketapean dagoen dokumentazioa filtratzea.
- eta larriena… Nola liteke polizia-plakak ematen dituen erakundeak salatzea Udala, plakak beraiek ematen dituztenean? Benetan eskandalagarria da.
Ildo honetan, nabarmendu behar da Udalen ardura izendapena proposatzea dela, baina plaka edo txartelak ematea Polizien Koordinazio Arloaren eskumena dela. Eta arlo horrek salatu du Udala, formakuntza zuten ala ez erraz egiaztatu zezakeen arren, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren menpeko erakundea baita.

Horregatik, ondorioak argiak dira: Norbaitek zikindu nahi izan du 34 urte Etxebarri kudeatzen daramatzan talde independente baten izena, beti legea, prozedurak eta arauak zorrotz betetzeko konpromisoa izan duena. Zintzotasuna, errespetua eta duintasuna gure oinarri dira, eta LVP ez da eta ez du izan nahi alderdi politiko bat. Ez dugu haiekin lehiatu nahi, ez eta haien antzeko izan ere.
Baina badakigu ez direla geldituko. Joko zikina erabiliko dutela, euren esku dauden tresna guztiak baliatuz, baita egia axola ez zaien eta boterearen mesedetan dabilen komunikabide baten laguntzaz ere. Gure irudia higatu nahi dute.
Deserosotasuna sortzen dugu, eta horrela jarraituko dugu. Hori bait da zerbait ondo egiten ari garenaren seinale. Baina argi izan behar dute: independenteak garen arren, gure printzipio etiko eta koherenteak sendoak eta argiak direla. Eta gu hoberen ezaugarritzen gaituena beraiek bezalakoak ez garela dela. Ez eta nahi ere.