2015an Ogasunak aurreikusitakoa baina %9,3 gutxiago bildu du, eta 2016an Bizkaiko Udaletxeek kantitate hori itzuli behar dute. Udaletxeen sarreren jaitsieran eragina duen 75 milioi €-tako aurreikuspenean egindako akatsa, orain bizkaitar guztiok ordaindu behar dutena.
Zergatik egiten dira aurreikuspenak zuhurtasun-printzipioa jarraitu gabe? 2016rako 824 milioi €-tako zerga bilketa aurreikusi da baina 2015an benetan bildu dena 736 milioi € izan dira. Azken 8 urteetako 6-retan gertatu den bezala historia berriro ere errepikatuko al da?
Bilboko Udalak biztanle bakoitzeko 880€ jasotzen ditu, eta bitartean Bizkaiko gainontzeko Udalek bizilaguneko 625 € jasotzen dituzte. Berdin dio zein den aurreikuspena, eta are gehiago, populazioa galtzeak ere berdin dio, beti ere bildutakoaren ia %38a dagokio, nahiz eta bere populazioa Bizkaiko osoaren %30a justu gainditu arren.
Ez litzateke bidezkoagoa gainontzeko Udalen partehartze bera izatea eta horrela Hiriburuagatik apustu egiteari ekiditea eta horrela Bizkaia osoa bultzatzea? Lehenengo eta bigarren mailako bizkaitarrak al daude?
Ezegonkortasun ekonomikoa, baliabide eskasia, aurrekontuen gaineko murrizketa eta mugak, udaletxeen gain eskumen gehiago ezartzen dituzten legeak eztabaidatzen ari diren garai hauetan, Udal Finantzaketari buruzko hausnarketa prozesu bat hastea proposatzen dute Bizkaiko Talde Independenteek, eta zehazki, Udal Finantzaketarako Foru Funtsa (Udalkutxa) eta bere banaketari buruzkoa.
AURREKARIAK
Bizkaiko Batza Nagusiek Abenduaren 16ko 9/2005 FORU-ARAUA, Toki Ogasunei buruzkoa (BAO 2005 Abenduaren 31koa) onartu zuten, “toki ogasunen baliabide sistema araupetzeko helburuarekin, alegia, sistema horrek aukera eman dezan, ikuspegi materialetik, Bizkaiko Lurralde Historikoko udalerrien finantza-autonomia eta -nahikotasunaren printzipioak gauzatzeko”
Arau horren IV.Kapituluan Bizkaiko Lurralde Historikoko udalerriek “tributu itunduetan, itundu gabekoetan eta indarrean dagoen arautegiarekin bat etorriz partaidetza hori izan dezaketen gainerako sarrera publikoetan” duten partaidetza arautu egiten da, ala nola Udal Finantzaketarako Foru Funtsa (Udalkutxa) -ren eraketa ere bai
Banaketa hori egiteko, urte bakoitzeko urrian, Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak zehaztu egiten du Bizkaiko Udalerri bakoitzari Udalkutxatik egingo zaion konturako ematea, eta aurreikuspen horrekin beren aurrekontuak lantzen dituzte Udalerriek. Itunduetako Tributuen gaineko Udal partaidetzari arrisku partekatuaren irizpidea aplikatzen zaio, eta horrek, finantzaketa hori azkenean benetan tributu horiengatik Aldundiak jasotzen duenaren menpe dagoela esan nahi du. Horregatik aipatutako aurrekontua indarrean egon den hurrengo urteko otsailean Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak ondoren Lurralde bakoitzean likidatuko diren behin betiko zenbatekoak ezarriko ditu. Benetan jasotakoa, kontura emandakoarekin aldaratuz, Udalerrien zenbatekoan inpaktu positibo edo negatibo bat suposa dezake.
2008 urteaz geroztik, “krisialdiaren” etortze unea bezala estimatuz, jasotzea espero ziren aurreikuspenak ia beti errealitate ekonomikoaz urrundu egin dira. Azken 8 urte hauetan, aurreikuspenak negatiboak izan dira 6 urteetan, Udaletxeak behartuak egon direlarik Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak estimatutako zenbatekoak itzultzera. Kuriosoa da ikustea nola errealitatean jaso denaren (likidazioaren) batez bestekoa 736 milioi €tan dagoen bitartean, aldiz aurreikuspenen batez bestekoak 784 €ak gainditzen dituen. Adierazgarria 2008 eta 2009 urteetako kasuak, non likidazioak %,-11,21 eta %-20,72-koak izan ziren hurrenez hurren, edo %-9,3-ko bilketa izan zuen 2015 urtea
2015rako aurreikuspena 811 milioi €takoa izan zen, azken urteetan jasotako maximoak 2012. urtean izandako 759 milioi €ak gainditu ez duen arren (2014ean 752 milioi). 2015an ere errealitatea inposatu egin da eta azkenean jasotako 736 milioi izan dira, aurreikusita zegoena baina %9,3 gutxiago (75 milioi €). Hau da 2016ko aurrekontutik aterata Bizkaiko Udalerriek itzuli behar duten zenbatekoa.
Baina are gehiago harritzen gaitu 2016ko aurreikuspena 2015ko baina haundiagoa izatea, bizkaitar Udalerriek banatuko duten zenbatekoa 824 milioi € hipotetiko batetara eramanez. Guzti hau, berriz ere birtuala da, zeren hasteko, Udalek itzuli beharreko 75 milioiak hortik kendu behar dituzte
Baliteke kalkulu neurrigabe hauek irizpide makroekonomikoei erantzutea, baina benetan egia dena, egoera honek hiritargoarengan eragin zuzena duela da. Udalkutxatik datorren ekarpena udal finantzaketan iturri nagusiena izanda, aurrekontuak lantzeko egiten den lana, ziurgabetasun maila ikaragarria dauka, sarreren aurreikuspenak benetan jasoko denarekin bat egin bait dezake ala ez, eta 2016ean gertatzen den bezala, Udaletxeek agian beren udalerrietan beharrezkoak diren lan, proiektu nahiz inbertsiotarako konprometituta duten dirua itzultzera behartuta bait daude.
Bestalde, 42. Artikuluak Itundutako tributuen banaketa arautzen du eta zehaztu egiten du Bilbori “2002. urteko behin betiko partaidetza gisa, ehun eta hirurogeita hamaika milioi seiehun eta laurogeita lau mila zortziehun eta hirurogeita hamazazpi (171.684.877,00) euroko kopurua esleitu zaio; hurrengo urteetarako Udal Finantzaketarako Foru Fondoak (Udalkutxa) izan lezakeen portzentaje-aldaketa ezarriko zaio.”
Ekitaldi hartan, estimatutako 353.950 biztanleria batekin (Bizkaia guztiaren %31.59, Eustat-en arabera), Bilboko Udalak 485 € jaso zituen biztanle bakoitzeko. Bizkaiko gainontzeko Udalerriek, batez beste, biztanleko 399 € jaso zituzten, 86 €tako aldea
Datu horiek 2015ra eramanda, eta Udalkutxak ekitaldi horretarako egindako banaketa aurreikuspenak erreferentzia bezala hartuta, Bilboko Udalak, bere populazioak behera egin duelarik Bizkaia osoko %30.21a izatea iritsi delarik, biztanleko 880 € jasotzera pasatu da, eta bitartean Bizkako gainontzeko Udalek jasotakoaren batez bestekoa 625 € tan dago. Biztanleko 255 €tako aldea.
Bilbao | Resto de Bizkaia | |
2002 | ||
Biztanleak | 353.950 biz. (Bizkaiko %31,59) | 766.571 biz. |
Udalkutxa | 171 milioi € | 305 milioi € |
Biztanleko aportazioa | 485 € biztanleko | 399 € biztanleko |
2015 | ||
Biztanleak | 349.356 biz. (Bizkaiko %30,21) | 807.091 biz. |
Udalkutxa | 307 milioi € | 504 milioi € |
Biztanleko aportazioa | 880 € biztanleko | 625 € biztanleko |
Egoera honek agerian uzten du Bizkaiko Foru Aldundiarentzat lehenengo mailako bizkaitarrak eta bigarren mailako bizkaitarrak daudela. Bilboko Udalari funtsaren %38a bait dagokio, Bizkaiko populazioaren %30 eskasa duenean
Hiriaren aldatze eta eraldatze garaiak zirela ulertu daiteke, eta baliteke aldaketa horren alde apustu egin behar izatea Lurralde guztiarentzako erakargarriak bilakatu zitezkeen elementuak lortze aldera. Era berean, Lurraldearen Hiriburutasuna izateak suposatu dezakeen gainkostuak ere eman diezaioke “pisu” gehiago izatearen argudioa. Baina, aldiz, zentralizatze horren alde egin den apustua eta hortik eratorritako baldintzek, ziur Bizkaiko beste Udalerrien eskura ez dauden garapen ekonomikorako aukerak ekartzen dituztela.
Gorago aipatuta kontutan hartuta, Bizkaiko Talde Indepenteek, EUDEL-i, Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluari, Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun Sailari, Bizkaiko Batzar Nagusiei eta Finantzaketa Lurralde Kontseiluari batzorde bat eratzea ESKATZEN diete, non parte hartzea gustatuko litzaigukeen ondorengo gaien inguruan nagusiki hausnarketa egiteko:
- 9/2005 FORU-ARAUA, Toki Ogasunei buruzkoa eta Bizkaiko Lurralde Historikoko udalerriek tributu itunduetan duten partaidetzari buruzkoa, Udaletxeen ezaugarriak kontutan hartuta eta bere gain hartuta dituzten eskumenen araberako nahikoa finantzaketa izango dutela bermatu dadin.
- Zergen bilketen gaineko aurreikuspenak egiterakoan erabiltzen diren irizpideak. Aurreikuspen horiek Udaletxeei komunikatzerako garaian aipatzen den bezala, aurreikuspen horiek egiterakoan ere “zuhurtasun- printzipioa eta erantzunkizuna” aplikatu behar direla uzte dugu.
- Udalakutxan duen partaidetzarekiko Bilboko Udalaren “pisua”. Bizkaiko Lurralde Historiko osoaren garapena ahalbidetzen duen eta bidezkoagoa den beste banaketa bat egon daitekela uzte dugu. Era berean, Hiriburutasun horrek suposa ditzakeen gainkostu eta inpaktu ekonomikoa jasotzen duen txosten bat egitea interesgarria deritzogu, baina era berean Hiriburutasunak sortzen dituen garapen ekonomikorako aukerak jasotzen dituenak ere bai.
Bizkaiko Talde Independenteek gai hauek Osoko Bilkuretan lantzea gonbidatzen dituzte Tokiko Udal alderdi eta talde guztiak eta eztabaida bera gorago aipatu diren organoetara ere zabaltzea, eztabaida horretan bait datza ez bakarrik Udaletxeen autonomia, baizik eta gure herri eta hirietako biztanleen ongizatea bera ere bai.