Udalsarearen Berriztatze Plana

22. Konpromisua. Udalsarearen (Ur Partzuergoaren menpeko erakundea) Berriztatze Plana amaituko dugu, momentu horretatik aurrera inbertsio eta konponketa guztiak erakunde horrek egin ditzan.

Ur edangarriaren hornikuntza-sareen berritze lanak martxan hasi dira. Honekin Etxebarriko Udalak sareen eguneraketa bideratzeko Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoarekin sinatutako hitzarmenean jasotzen dena betetzen du.

urak-mini

Hitzarmen honetan Berritze Planean jasotako ur horniketa sistemaren instalazioetan lan batzuk jasotzen dira eta Etxebarriko Udalak konpromiso hori beteko du. Berritze Planaren helburua Etxebarriko Udalak, Udala Sareak ur edangarriaren banaketaren kudeaketa bere gain har dezan, Ur Partzuergoari bere instalazioak emateko berauen egoera homogeneizatzea litzateke.

Plan honetan jasotako azken bi neurriak hauek dira: Doneztebe Etorbidean eta Bekosolo Parkean sareen eguneraketa eta Lezama Legizamon Poligonoko baserrien eremuan sarearen berritzea.

“Ikusten ez diren” azpiegituren inguruko inbertsioak ditugu, baina egunerokoan ezinbestekoak dira. Gainera bi lan hauekin Etxebarriko Udalak, Udal Sareakek instalazioak mantendu eta kudeatu ditzan, Ur Partzuergoari emateaz hartutako konpromisoak betetzen ditu.

Esku-hartze hau Ekin enpresari esleitu zaio 121.163 eurogatik (BEZ barne) eta lan hauek burutzeko Ur Partzuergoaren eskutik 18.147,15 € jaso dira.

Deja un comentario