Udaletxeentzako finantzaketa bidezkoago bat

Bizkaiko Batzar Nagusiek 2005eko Abenduaren 16ean Toki Ogasunei buruzko 9/2005 FORU-ARAUA onartu zuten, BAOn 2005 Abenduaren 31an argitaratu zena, epe motzean ordura arte Udalek zuten  finantza-autonomia eta nahikotasuna handitzea zuena helburu.

Hamaika urte pasa dira dagoeneko eta egun aipatutako Foru Araua zaharkituta geratu da, Bilbo eta Bizkaiko gainontzeko herrien artean ezberdintasun haundia sortu duela agerian utzita, gainontzeko udalen kontra urtez urte handiagotu egiten dena gainera.

Bizkaiko Foru Aldundiak bildutako zerga guztietatik, %16a inguru (aurten 788 milioi euro) Udalen artean banatu egiten da, Udalkutxa izenaz ezaguna da hau. Herrien arteko banaketa honetarako zenbait irizpide amankomun jarraitzen dira, baina Bilbori beti %38 dagokio, bere biztanlegoa, esfortzu fiskala eta gainontzeko aldagaiak kontutan izan gabe.

Egoera hau zein lazgarria izan daitekeen ikusteko adibide bat: Mugakide diren Bilbo eta Barakaldo konparatzen baditugu, Bilbok 872€ jasotzen ditu biztanleko, eta Barakaldok aldiz 581 € biztanleko, agerian utziz lehenengo eta bigarren mailako bizkaitarrak daudela

Birmoldaketa eta aldaketa osoko garaiak ziren 2002ko haiek, eta agian, garai haietan, finantzaketa asimetriko baten aldeko apostua egin beharra zegon, Lurralde osoaren onurarako trakzio lana egin zezan bere Hiriburutasuna indartuz. Baina bestalde, ziur zentraltasun honek eta bertatik eratorritako baldintzek, beste Udalen eskura ez dauden garapen ekonomikorako aukerak sortu dituztela. Bilboko Udalari 2002an funtsaren %35.90 egokitzen zitzaion Bizkaiko biztanlegoaren %31.60a izanda, baina diferentzia hau handitzen joan da denboran zehar, eta egun Bilbok funtsa osoaren %38.20 hartzen du Bizkaiko biztanlegoaren %30a duenean soilik. Gainera, Bilbok izan zitzakeen gainkostu ugari, gaur egon beste eratako erakundeek hartzen dituzte bere gain, gaionentzeko Bizkaiko Udalekiko ezberdintasuna areagotuz.

2017an Udalkutxako 301 milioi euro egokituko zaizkio Bilbori:

  • Gainontzeko udalei aplikatatutako irizpideak hartuz gero, 230 milioi euro izango liratezke bakarrik(71 milioi gutxiago)
  • 2002an onartutako %35.90ko portzentaian mantentzearekin soilik, Bilbok 283 milioi euro jasotzera pasatuko zen (18 milioi gutxiago), eta era berean Bizkaiko Lurralde Historikoko gainontzeko Udalen diru sarrerak %3 batean egingo lukete gora, udal ogasunen gaineko presioa, udalen inbertsio eta garapena mugatzen duena, era handi batean baretuz. Barakaldoren adibidera itzuliz, egoera honetan Udalkutxatik 60 milioi euro jasotzera pasatuko zen (58 milioi euroren lekuan)

Gorago aipatuta kontutan hartuta, Bizkaiko Talde Indepenteek, EUDEL-i, Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluari, Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun Sailari, Bizkaiko Batzar Nagusiei eta Finantzaketa Lurralde Kontseiluari batzorde bat eratzea ESKATZEN diete, non parte hartzea gustatuko litzaigukeen Udalkutxaren partehartzean Bilboko Udalak duen “pisuaren”inguruan nagusiki hausnarketa egiteko. Bizkaiko Lurralde Historikoaren osotasunaren garapena baimentzen duen banatze askoz ere zuzenago bat egon daitekela uste dugu, gutxinaka gutxinaka Bilborekiko pairatzen dugun diskriminazioa murrizten joan daitekeena. Era berean, Hiriburutasun horrek suposa ditzakeen gainkostu eta inpaktu ekonomikoa jasotzen duen txosten bat egitea interesgarria deritzogu, baina era berean Hiriburutasunak sortzen dizkion garapen ekonomikorako aukerak eta horiek Bizkaiko gainontzeko Udalerriengan duten eragina jasotzen dituenak ere bai.

Udaletako talde independienteek beste indar politikoekin elkarrizketak hasi ditugu, aldarrikapen honetan indarrak batzeko asmoz.

Esta entrada fue publicada en Posicionamiento · Jarrera. Guarda el enlace permanente.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *