TALKA gazte gune berria.

56. KONPROMISUA: Doneztebe Etorbideko anbulategi zaharrean gazteentzako eremu berri baten (Gaztegunea) abian jartzearekin gazteriarentzako eskaintza indartuko dugu.

Urriaren 16an San Esteban etorbidean kokatutako aurreko anbulatorioko lokaletan TALKA izeneko gaztegunea ireki zen.

Goizez Eusko Jaurlaritzako Foru Aldundiko, Kukullaga Ikastetxeko eta Institutuko, Guraso elkarteetako, Elkarteetako eta Klubetako ordezkariak, Kiribil Sareko kideak, herriko gizarte-agenteak, zinegotziak, eta Etxebarriko Udal Alkateak parte-hartu zuten aurkezpen bat egin zen.

Arratsaldez, proiektu honetako erabiltzaileei eta gaztegune berriaren logoa aukeratzen parte-hartu zuten gazteei eta nerabeei jarduera-programa bat zuzendu zitzaien.

TALKA gazte gune berria

TALKA gazte gune berria

Zerbitzu berri hau martxan jarriz, udalerriko hezkuntza ez formalaren eskaintza indartu egiten da. Eskaintza hau Ludoteketan hasten da, gero Tarrastan jarraitu eta azkenik egun herriak dituen bi gaztegunetan (Mugarri eta Talka) bukatu. Eskaintza hau Udalekuekin eta Gurasoen Topagunearekin osatzen da.

Bereziki, apustu bat letra larriz idatzitako HEZKUNTZA baten alde. Bide batez esan behar da zuetako askok zuen esparruetan Hezkuntzaren alde herri honetan tinko eta gogotsu lan egiten  duzuela: ikastetxea, institutua, kultur eta aisialdi elkarteak, aisialdiko sareak, udaletxeak, erakundeak…

Haurtzaroarekin, nerabeekin eta gazteekin egin beharreko lanaren aldeko apustu hau,  izen-abizenekin, berauen aldeko apustua da; baina, bereziki, gure gizartearen etorkizunaren aldeko apustua dugu.

Etxebarrin azken urteetako jaiotze-tasa handiei esker garai onak bizi ditugu. Urte gutxitan populazio-piramidea nabarmen haziko da 15-18 urte bitartean, eta ezinbestekoa da, nioen bezala, etorkizuna irudikatzen duen talde horri baliabideak eskaintzeko prest egotea.

Erreferentziako guneak eta pertsonak… baina, bereziki, gazte eredu bat: parte-hartzailea, baloreekin, bere ingurunearekin konprometitua; eta, protagonista izateko gai ez bakarrik bere garapen propioan baizik eta gizarte osoan ere.

Horregatik apustua, esfortzua, esker ona eta animoa ematea gizarte hobeago baten alde lan egiten jarraitzeagatik.

 

DATU PRAKTIKOAK

Proiektu berri honen jasotzaile nagusiak 14 urtetik gorako (3. DBH) gazte etxebarritarrak dira. Proiektu gazte honek dakarren berrikuntza gisa aipatu behar da ostiraletan eta larunbatetan DBHko 1. mailakoek (12 urte) bertan parte-hartu izango dutela.

Espazio berri honetan hainbat elementu daude eskura: Topagunea, ordenagailuak interneterako sarbidearekin, jolas-aretoa, gazte-informaziorako gunea, irakurketa-gunea, Txokoa sukaldearekin, erabilera anitzeko 3 areto, irrati-gela, igogailua…

Ordutegia astelehenetik ostiralera 17:00etatik 20:00etara eta ostiraletan, larunbatetan eta igandetan 17:00etatik 21:00etara.

Harremanetarako telefonoa: 944 499 744.

Esta entrada ha sido publicada en En marcha · Martxan, Proyectos · Proiektuak, Realizados · Eginak y etiquetada como , , , , . Guarda el enlace permanente.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *