Talde independienteen batzarra Zaratamon

Aurreko ostiralean, martxoak 4, Talde Independenteen batzarra burutu zen Zaratamon.

Batzar horretan, honako udalerrietako  ordezkariak izan ziren: Muskiz, Mungia, Laudio, Orozko, Balmaseda, Santurtzi, Bermeo, Karrantza, Arrigorriaga, Abanto-Zierbena, Etxebarri, Zalla eta Zaratamo.

Ezin izan ziren batzarrera etorri baina bat datoz prentsa oharrarekin Abadiño, Gorliz eta Plentziako Independenteen Taldeak

Batzarrean honako gai hauek aztertu ziren:

  • Bizkaiko katastroko balioen ponentzien berrikusketa prozesuari buruz berri ematea. Independenteek zera proposatzen dute: Foru Arauak hobariak jaso behar dituela, adibidez, egoera larria bizi duten familiei edo errentaren arabera familia ugariei zuzendutakoak, eta, baita zigorrak ere, adibidez, kuota igo 2. etxebizitzari edo etxebizitza hutsei; zeren zergak kudeaketa osoa izan behar duela ulertzen baita.
  • Gizarte Zerbitzuetako Mapa egitearen inguruan berri ematea. Mapa horrek kezka handiak sortzen ditu, batez ere, udalek jasan ditzaketen ondorio ekonomikoengatik. Itxuraz, behintzat, zuzkitu den funtsa ez omen da nahikoa horren garestiak diren zerbitzuen kostuari aurre egiteko eta ez da, inolaz ere, bermatzen zerbitzuen finantzaketa gehitu egingo denik zerbitzuen kostua gora egin ahala.
    Gainera, zenbait kasutan, Nerbioi-Ibaizabal eskualdean, adibidez, ez dago inolako eskualde mailako egiturarik (ez dago mankomunitaterik) zerbitzuen kudeaketa burutzeko. Eta hori ez da arazo bakarra eskualde honetan, Orozko eta Urduña udalerriak, kokatuta dauden lekuan kokatuta daudelako, egokiago egongo lirateke Arabako Aiara haranaren barruan, Bizkaian baino.
  • Gizarte Larrialdietarako Laguntzen dekretuaren eraldaketa eta horren ondorioak. Kezka berdina azaltzen da, zeren Gizarte Larrialdietarako Laguntzak eskatu ahal izateko egoeren aukerak zabaltzen dira, bai, baina ez Eusko Jaurlaritzak horretarako duen aurrekontuen diru-kopurua. Are gehiago, azken urteotan, kasu askotan, udalek gehitu behar izan dute aurrekontua Jaurlaritzak eman dien dirua baino askoz gehiago. Ez dago zalantzarik, bada, hemendik aurrera askoz gehiago gehitu behar izango dela.
  • Udal finantzaketari buruz berri ematea. Bizkaiko Talde Independenteek Udal Finantzaketari buruz, zehatzago esanda, Itunpeko Zergen banaketa eta Udal Finantzaketako Foru Futsari (Udalkutxa) buruz gogoeta prozesu bati ekin ondoren, proposamen bat aurkeztuko dute datorren ostiralean, martxoak 11, hedabideak deituta izango diren prentsa aurreko batean.
  • Euskal Udalen kudeaketaren modernizazioaren bidean urratsak  emateko legealdirako plana. Talde Independenteek EUDELen dituzten ordezkariek helarazi diete erakunde horretako arduradunei, udalen modernizazioaren ildotik urratsak emateko, legealdirako plan bat idazteko proposamena. Plan horren bitartez ahalbideratu beharko lirateke sarbide digitala udal-zerbituei: egoitza elektronikora, zuntz optikoaren zabaltzea, eta abar, udalerri guztietan, eta, bereziki, udalerri txikietan, baliabideen  urritasunagatik dagokien erritmoari muzin egin beharraren ondorioz, epe labur ertainean arrail gaindiezina zabaltzeko zorian egon bailirateke.
  • EUDELen estatutu berriak eta apirilaren 15eko Batzarra. Talde independenteek begi onez ikusten dute orain arte erakundean parte hartu ez duten indarrak hemendik aurrera parte hartzea ondorio guztietarako. Era berean, erabaki horrek ez luke ekarri beharko Talde Independenteak orain gobernu-organoetan duten egoera galtzea, eta bermatu beharko litzaieke ondorio guztietarako duten ordezkaritza maila.
Esta entrada fue publicada en Posicionamiento · Jarrera, Prensa · Prentsa. Guarda el enlace permanente.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *