Tag Archives: estalkia

Terminada la Cubierta-pasillo de Kukullaga-Barandiaraneko estalki-pasabidea amaituta

49. KONPROMISOA. Kukullaga-Barandiaranen eraikin nagusia eta moduluen arteko ibilbidea estaliko dugu.

Amaitu dira Haur Hezkuntzako Kukullaga-Barandiaran ikastetxeko hiru eraikinak lotzea ahalbidetuko duen estalkia instalatzeko lanak. Lan hauek ikastetxeko zuzendaritzarekin eta Elkar IGEarekin adostu dira eta gelak, jantokia eta gimnasioa lotu dituen estalki-pasabidea jarriz gauzatzen da. Era honetan, haur hezkuntzako ikastetxe honetako ikaslegoa ez da bustiko hiru eraikinetan mugitzen denean.

Portiko itxura duen eta oinplanta erregularreko metalezko egitura arina da, jolastokira joateko arrapalarekin, gimnasioarekin eta jantokiarekin lotura egin duena. Ikuspegirik ez kentzeko, eraikin nagusiko 2.solairuko gelen azpitik instalatu da.

Udalak proiektu honen kostua bere gain hartu du (53.029,46 euro BEZ barne) eta “Udalaguntza” deialdiaren bidez (Administrazioko hezkuntza arloko ikastetxeei zuzendutako eraikinetan lanak egiteko gastuen finantzaziorako laguntzak) sustatzen dituen  Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailetik %60ko diru-laguntza jasotzea espero da.

Horretaz gain jantokiko komunak hobetu dira eta gimnasioko zorua aldatu egin da.

cubierta-barandiaran

 

COMPROMISO 49. Cubrir las comunicaciones entre el aulario y los módulos del Centro de Infantil de Barandiaran

Finalizadas las obras de instalación de la cubierta que facilitará la conexión entre los tres edificios que conforman el Colegio de Infantil Kukullaga-Barandiaran. Esta intervención ha sido consensuada con la dirección del centro y el AMPA Elkar y generará un pasillo cubierto de comunicación entre el aulario, el edificio en el que se encuentra el comedor y el gimnasio. De esta manera, los niños y niñas de este colegio de infantil no tendrán que mojarse en las comunicaciones entre los tres edificios.

Se trata de una estructura metálica ligera de planta rectangular en forma de pórtico que cubre la rampa de acceso al patio y las comunicaciones con el gimnasio y el comedor. Instalada por debajo de las aulas del 2º piso del edificio principal para no impedir las vistas.

El Ayuntamiento ha asumido el coste de este proyecto (53.029,46 euros, IVA incluido) y espera recibir subvención del 60% en el marco de la convocatoria “Udalaguntza” (Ayudas a la financiación de los gastos destinados para la ejecución de obras en edificios de propiedad municipal en los que funcionan centros docentes dependientes de la Administración educativa) que promueve el Dpto. de Educación del Gobierno Vasco.

Además, se han mejorado los baños del edificio del comedor y se ha sustituido el suelo del gimnasio.