Parte hartu

Share

La Voz del Pueblo talde irekia da eta Etxebarriko herria hobetu nahi duen edonork parte har dezake.

LVPko zuzendaritza taldearen funtzionamenduaren arduraduna da, taldean parte hartze maila desberdinak daudelarik:

– Asanblada Orokorrak. Zenbait proiektu garrantzitsuen inguruan informazioa emateko eta auzotarren parte hartzea sustatu asmoz antolatzen dira asanblada informatiboak. Ez daukate maiztasun finkorik.

– Taldeko ohiko batzarrak. Batzar horietan taldeko Udal-ordezkariek hilabeteko informazio esanguratsuenak plazaratzen dituzte eta Udalerrian eragina duten hainbat gaiez eztabaidatzen da. Hilean behin ospatzen dira.

– Batzordeak. 3 lan-batzorde daude: Hirigintza eta Obra eta Zerbitzuak, Enplegua eta Gizarte-Ongizatea, Arlo Soziokulturala. LVP taldeko kideek lan-batzorde horietan parte har dezakete, bakoitzari dagozkion gaien inguruan eztabaidatuaz. Batzordeetan sailetako zinegotzi arduradunek ere parte hartzen dute eta bertan hartutako erabakiek Udal-gobernuan isla daukate. Maiztasuna gutxienez hilean behinekoa izaten da.

– Zinegotziak. LVP taldea osatzen duten kideen artean, Udal-hauteskundeetarako ordezkariak aukeratzen dira. Behin hauteskundeak ospatuta eta kargua hartuta, zinegotziek lantaldea osatzen dute Etxebarriko Udalarekin zerikusia duten gaien inguruan lan egiteko.

Gure taldeko kide izateko gogoa badaukazu, jakinaraz iezaguzu eta nola parte har dezakezun azalduko dizugu.