Nortzuk gara?

Share

LVP talde independentea 80. hamarkadaren azkenaldera sortu zen, San Antonio auzoak (Etxebarrin) jasaten zuen gizarte eta hirigintza utzikeriari erantzun modura.

1991. urtean hauteskundeetara aurkeztu ginen, herri bilera jendetsu batek hala erabakita, eta alkatetza eskuratu genuen sei zinegotzi lortuta, hogei urtetan zehar mantendu dugun alkatetza.

Hurrengo legealditan gure emaitzak hobetu egin ditugu eta 9, 9, 9, 10 eta 10 zinegotzi lortu ditugu Udalbatza osatzen duten 13 zinegotzietatik, Etxebarriko auzotarrek talde honengan ezartzen duten konfiantzaren seinale.

Gure kudeaketaren arrakasta beste herrietako erreferentea izan da, eta urterik urte, Talde Independente gehiago sortuz joan dira. Gaur egun, 89 herrietako Udalbatzetan daude zinegotzi independenteak, guztira 353 ordezkari, zeintzuetatik 39 alkateak diren.

ZERK BEREIZTEN GAITU?

Independenteak izatea da gure ezaugarri nagusia. Ez ditugu “alderdi politikoen goi hierarkiak” obeditu ez eta ezartzen dituzten erritmoak jarraitu behar, bere “udal bulegoei” irizpide eta jokabideak inposatzen dizkietenak.

LVP osatzen dugunak “Etxebarri bizitzen” dugun jendea gara, pertsona konprometituak, gure auzotarren bizi kalitatea hobetzeko ardura gure gain hartu nahi dugunak. Ez diegu interes pertsonalei ez eta “tranpolin politikoei” jaramon egiten.

Talde irekia gara, edozein herritar sar daiteke eta parte hartu, betiere bere helburua gure herria hobetzea baldin bada.

Eredu parte hartzailea jarraitzen dugu, lan eta eztabaida talde desberdinekin: Asanblada Orokorrak, Foroak, taldeko ohiko Batzarrak eta Lan-Batzordeak. Egitura horretatik, Informazio Batzorde eta Osoko Bilkuretan eztabaida eta onespenerako aurkezten diren ekimenak sortzen dira.