EtxebarriBus zerbitzuko flota berriztatu egiten da

14. Konpromisoa. EtxebarriBus. Bi autobus berrik herri barruko garraio zerbitzua hobetuko dute. Modernoagoak, barruan bizikletak eroatekoak eta informazio pantailekin, isilagoak eta ingurumena gehiago errespetuko dutenak.

EtxebarriBus

Irailaren 29an Etxebarriko Udalaren Udalbatzak EtxebarriBus zerbitzuaren kontratua luzatzea erabaki zuen, 2020ko maiatzaren 9ra arte.

Erabaki honek zerbitzuaren emakida duen Leintz Garraioak enpresari aukera eman dio EtxebarriBus Hiritar Garraio Zerbitzuan bi autobus berri jasotzeko.

Enpresarekin adostutako akordio hau beti lotuta egon da zerbitzuaren hobekuntza bati. Zerbitzu honek 2015ean 561.000 bidai baino gehiago egin zituen eta Bizkaian dauden 10 garraiorik erabilien artean dago.

Jada badira 10 urte zerbitzu hau martxan jarri zenetik; eta, nola ez, orduan erosi ziren autobusek adin hori bete dute. Hau desabantaila bat da; alde batetik, erabiltzaileentzat eta herritarrentzat oro har (zaratak, desgastea, kutsadura handiagoa…); eta, beste aldetik, zerbitzuaren funtzionamendu egokiarentzat (mantentze lanetako gastu handiagoa, ibilgailuak ordezkatzea…).

Hori dela-eta, Etxebarriko Udalak konpromisoa hartzen du zerbitzua 2020ko maiatzera arte (kontratua bukatzen den epea) mantentzeko,  1. eta 2. lineei dagokionez.

Sostenible

Beste aldetik, Leintz Garraioak zerbitzura Mercedes Citaro K markako 10 metrotako luzera duten  bi autobus erantsiko ditu. Ezaugarriak hauek dira:

  • EURO VI araudia betetzea. Ingurumen aldetik zorrotzena.
  • Irisgarritasuna bermatua arrapala mekanikoari eta eskukoari esker. Kanpotik eskatu daiteke arrapala.
  • Mugikortasun urriko pertsonentzat (gurpildun aulkiak) eta haur-kotxeentzat lekua.
  • Autobusean herriko gazte ekintzaileek garatutako Hirix aplikaziora lotutako informazio-pantaila.
  • Udalerriko Ziklo Planaren osagarri gisa, bizikletak-eramatekoa atzeko aldean.
  • Gainera pertsonen segurtasunarekin lotutako neurri batzuk jasotzen ditu: abiadura mugatua, gidariaren loa kontrolatzea, autobusaren gailuen kontrol-pantaila…

Informativo

Honela, EtxebarriBus Hiritar Garraio Zerbitzuak 4 autobus izango ditu: 10 metrotako 2 autobus Mercedes Citaro K (zerbitzuko “titularrak”) eta 12 metrotako beste bi autobus Mercedes. Azken hauek aurrekoen ordezkoak eta errefortzukoak izango dira.

Movilidad

Era berean erabiltzaileen eskaera berrietara egokitzen den ordenantza bat onartu da:

  • Mugikortasun Urriko Pertsona bidaiarien irisgarritasuna lehenestea,
  • Umeen ibilgailuen eta aulkien irisgarritasuna antolatzea,
  • Adin gabekoen irisgarritasuna arautzea,
  • Animaliekin batera bidaiatzea ahalbidetzea, Metroaren baldintzen eta hirigune izaerako garraioaren inguruko araudiaren (8 kg. azpiko txakurrek bidaiatu ahal izango dute) arabera,
  • Bizikleten eta bagaje berezien (kirol-materiala, musika-tresnak…) irisgarritasuna eta garraioa ahalbidetzea,
  • eta, muinean, bidaiarien eskubideak eta betebeharrak eta ez-betetze aurrean aplikatu beharreko zehapenen ingurukoak arautzea.

Universal

Hau Etxebarriko Udalak pertsona guztiek garraio publikoaren aukera izan dezaten bermatzen duen zerbitzu unibertsalaren alde egiten duen apustu bat da, eta 3 oinarrien inguruan mugitzen dena:

  • mugikortasun jasangarria: autobusa eta bizikletak erabili ahal izateko osagarria.
  • mugikortasun unibertsala: MPR, haur-kotxeak, maskotak…
  • mugikortasun segurua: autobusa erosoa izateaz gain segurua ere izan behar du.

Accesible

 

 

Deja un comentario