ETXEBARRI IRISGARRIAGOA.

Share

Udalerriko atari guztietara era irisgarrian iritsi ahal izatea da LVPren erronketako bat.

Azken urteotan irisgarritasun eta mugikortasun unibertsala lortzearen aldeko lana eta proiektuen ondoren, legealdi honetarako udalerriko atari guztietara era irisgarri batean iritsi ahal izatearen aldeko apustua egiten du gure taldeak.

Horretarako, ondorengo ekintzak proposatzen dira:

  • Udaletxeko enparantza San Esteban Etorbidearekin era egoki batean konektatzeko Santa Ana kalearen irisgarritasuna hobetu
  • Nafarroa kaleko irisgarritasunaren hobekuntza proiektua Proiektu horretan igogailu bat instalatzea proposatzen da.
  • Lezama Legizamon kalearen atzealdean dauden eskaileren alboan igogailu bat instalatzea.
  • Galizia kaleko 1-3-5 atarien irisgarritasuna hobetu.

 

Gainera, mugikortasun jasangarriaren atalean, herri barruko bizikleta bidearekin aurrera egitea proposatzen da, eta aintzinako Arratiako tranbiaren tunelaren bitartez Bilbo eta Basaurirekin bere komunikazioan:

  • Mugikortasun jasangarria eta bizikletaren erabileraren aldeko apustua suposatuko duen bizikleta bidearen ardatz nagusiaren lanak hasi. Honek, hainbat puntuen berrurbanizazioa eta hobekuntza ekarriko du:
    • N-634-ko pasabidea eta San Esteban Etorbidea konektatzen dituen oinezkoen bidea, eta Etorbide berean dagoen semaforo eremuan oinezkoentzako segurtasunean hobekuntza.
    • Kukullaga parkeko oinezkoen bidearen zabaltzea.
    • San Antonio Etorbideko biribilgunea eta Ganguren Mendi kalea lotzen dituen bidearen handiagotzea.

  • Aintzinako Arratiako Tranbiaren tunela eta trenbidearen bitartez Bilbo eta Basaurirekin lotzen gaituen oinezkoen eta bizikleta bidearen aukera landu, horretarako Aldundiarekin elkarlanean arituz.

Kanpo mugikortasunari dagokionez, Galdakaoko Ospitalearekin trenbidezko konexioaren aldeko apustua egiten du gure taldeak, eta gure herrian kanpoko ibilgailuek sortzen duten arazoa murrizteko trenbidearen alboko beste eremuetan disuasio-aparkaleku berriak sortu daitezela eskatuko dugu.

 

 

Deja un comentario