Eraginkortasun energetikoa

24. Konpromisoa. Eraginkortasun energetikoa kale-argiztapenean.

LED teknologia, potentziaren kontrola eta presentzia detektagailuekin osatuta, kale-argiztapen sistema publiko energetikoki eraginkorra eta jasangarria ezarriko dugu. Udalak kontsumitutako energiaren %100a jatorri berriztagarria izatea bermatuko da.

Etxebarriko Udalak jakinarazten du energia zerbitzuen kontratua lizitaziora aterako duela. Honen helburu nagusia argiztapen publikoa energetikoki  efizientea eta iraunkorra izateko  sistema ezartzea da. Abantailak ingurumen arloko hobekuntzak dira, CO2aren murrizketa eta hobekuntza ekonomikoa lortzea energia kostuak doituz egungo araudia kontuan izanda. Udalerriak, EVE (Ente Vasco de Energía) proeiktuarekin elkarlanean, konpromisoa hartzen du 2020rako energia kontsumoa %20an jeisteko eta bukaerako kontsumoaren %20a energia berriztatzaileetatik eratorria izan dadila, era honetan negutegi efectua eragiten duten gasak saihestuz  eta udalerriko argiztapenaren kalitatea hobetuz.

image002-1

Gure abiapuntua ez da zerotik hasten, aldez aurretik armairuen hobekuntzak egin genituen, fluxu-korrugatuaren instalazioa, lan berrietan argiztapen efizientea jarri eta ordezkatu, Forua, Galicia, Bekosoloko sarbidea etabarretan egin den bezala.Kontratautako potentziak doitu dira eta kontsumoaren ordu-tarteak aldatu egin ditugu Udaltalde 21 proiektuarekin elkarlanean.
Prozesuaren aurretik energia arloko auditoria egin zen, udalerrian dauden hobetzeko puntu kritiko edo ilun agertzen diren argiztapen-mapa batean jaso ziren eta interbentzioa egingo da.Auditoria horren bitartez pleguak lizitariora ateratzea erabaki zen lau prestazio nagusirekin, hain zuzen ere enpresa adjudikaziodunari eskatuko zaiona:

1. Energia kudeaketa:  instalazioen eskaeraren hornikuntza elektrikoa, kontsumitutako energiaren kostua barne.
2. Mantenua: agiztapenaren instalazio erabatekoa bermatu.
3. Berme Osoa: kontratuaren iraupenean apurtutako elementu guztien ordezkatzea edo konponketa.
4. Hobekuntza lanak eta instalazioen berritzea: auditoriak berak ezarri zituenak izango lirateke, Udalak, Berrikuntza Planaren bitartez dinamizatu ziren parte-hartze prozesu desberdinetan proposatutakoak. Guztiak daude lehiaketako pleguetan.

Pleguak

Hobekuntza edo inbertsio lan horiek, oinarrian, led argi bidez ordezkatuko diren 950 puntu daude, gabonetako argiztapenari buruz, udalaren jabetza direnak eta enpresak berak jarritakoak izango dira ordezkatze batzuk eginez. Oinezko bideetan ere argiztapena gehituko da ( udaltzaingoak identifikatuta), presentzia bidezko sentsoreen bidez indartu nahi da , hauek potentzia handitzen dute pertsonak hurbiltzen diren neurrian. Beste zenbait puntutan ere hobekuntzak aurreikusten dira,Bekosoloko eta Zintuduriko  kirol-instalazioetan baita ingurukoetan ere, Bekosoloko skate pistetan,gimnasiako pistetan,…hauetan zenbait foko jarriko dira  pertsonak hurbiltzean indartu egingo direnak. San Antonio eta San Esteban Etorbideetako  argi puntu iztiak aldatuko dira, errotondan hasi eta elizaraino eta San Antonio sarreran ,herriko sarrerak baitira. Kontuan hartuko dira beste zenbait zonalde industrialdeak, zubiak etabarrekoak eta azkenik udalerriaren kalitatea hobetzen lagunduko duten argiztapen-errefortzuak.

Kontratuaren iraupena 10 urtekoa izatea aurreikusten da eta lizitazio prezioa 270.000 eurokoa izango da, honen baitan kontuan izango da kudeaketaren balorazioa teknikoa, mantenuaren balorazioa, babes osoaren balorazioa eta hobekuntzen eta berriztatzeen hobekuntzen balorazio teknikoa, hauxe baita interbentzio-eremu nagusia.

Deja un comentario