Bukatu dira Kukullaga ikastetxeko estalpea handitzeko eta pista estalia hobetzeko lanak

52. Konpromisoa. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin aztertuko ditugu Kukullaga Ikastetxeko patioaren estalkia hobetzeko eta alboetatik ura sartzea ekiditeko aukerak.

Udan zehar Kukullaga Ikastetxeko jolastokiaren estalpea handitzeko lanak eta alboak hobeto ixteko lanak burutu dira.

Gaurko egunean, jolastokiak lotura zuzena du hezkuntza-zerbitzu guztiak dauden gunearekin eta sarrera nagusiarekin, era honetan, mugimenduak modu egokian egiten dira eta horretaz gain eremu estalia 540 m2 zabalagoa da.

Inbertsioa izanik ere, ( hezkuntza zentroetako inbertsioak Eusko Jaurlaritzak hartzen ditu bere gain)  lan hau Etxebarriko Udalak burutu du Ikastetxeko Zuzendaritzarekin eta Elkar IGErekin honen beharra erabaki ostean.

Lan honen kostua 159.510 + BEZ da ,  Udalak diru-laguntza eskatu ahal izango du egindako lanengatik, guztira gastatutakoaren %60 arteko laguntza jaso ahal izango du.

Pistaren alboak babestea

Era berean, pista estaliaren bi alde itxi dira, ondorioz, pista erdi-itxia bihurtuko litzateke. Hain zuzen ere, ikastetxearen kanpoaldera begira dauden azalak  estali dira, ura bertatik sartzea saihestu nahi baita. Polikarbonato azal hau, egungo eraikinaren azalaren barrualdean jarri da, bandeleta baten bidez bukaera eman zaio leiho-isurki gisara eta gaur egungo hormigoi armatuko hormaren burua babesteko helburua du.

Esta entrada ha sido publicada en Proyectos · Proiektuak, Realizados · Eginak, Vive ETXEBARRI Bizi y etiquetada como , , , , , , . Guarda el enlace permanente.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *