Asturias eta Extremadura kantoi eta kaleen urbanizazio lanak bukatu dira Extremadura kaleko umeentzako jokoak instalatzearekin batera.

Share

6. Konpromisoa. Extremadura kalea erdi-oinezkoentzakotuko dugu, haurrentzako jolas-parke berriak jarri, eta kale hori eta Asturias kalearen arteko kantoiak berrurbanizatuko ditugu.

Asturias eta Extremadura kantoi eta kaleen urbanizazio lanak bukazearekin zonalde horretako irisgarritasuna eta mugikortasuna nabarmen hobetu da.

Eskailera eta arrapala berriak eraiki dira, horretaz gain irisgarritasuna hobetzeko hainbat helduleku instalatu da. Kantoietan zenbait pasabide berri ireki da, Extremadura kalean batipat hezetasunak saihesteko ur-bilketa hobetu da, hainbat espaloi berritu dira eta beste zenbait berriak eraiki dira mugikortasuna eta oinezkoen segurtasuna hobetze aldera. Horretaz gain, oinezkoak babesteko mutiloiak jarri dira kantoi eta atarien irteeretan, sarritan ibilgailuek ixten dutena.

LED argiak instalatu dira eta kantoien barruan argiztapena zoruan jartzeko apostua egin da, era honetan, kanpoko kale-argietatik zeharka proiektatzen zen argia hobetu egin da.

Espazio publikoan egin den hobekuntza nabaria da eta umeentzako jokoan instalazioak  ingurumariaren aprobetxamendua eta hobekuntza helburua bete dute.

 

Deja un comentario