64. Ezhoiko Buletina. 2015-2019 legealdiko memoria.

Share

BI URTE IRAUN DITUEN legealdia

Ohikoa denez, hauteskundeen ostean berri txarrak iritsi ziren: Aurreikuspenetan huts egin zuen Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak, eta kalkulatuta baino diru gutxiago sartu zenez, 2016ko aurrekontuan, 2015ean jaso zutenaren parte bat itzuli behar izan zuten Udaletxe guztiek. Egoera hau berriro ere 2016. Urtean errepikatu zen, Udaletxe guztietan eragin larriak izanik. Gurearen kasuan, bi urteetan 1,1 milioi € itzuli behar izatea suposatu zuen, eta horrek nola ez, Udaletxearen inbertsio erritmoan eragina izan zuen.

2018 eta 2019. Urteetan egoera aldatu egin da, antza “Diru biltzearen errekorra hautsi egin da” ere (hauteskundeen gertutasunak eragina izan dezake?), eta honek gure Lan Plangintzaldian genituen hainbat proiektu garrantzitsu aurrera ateratzea ahalbidetu du. Hauteskundeak igarotzean “oparoaldi” hau ordaindu behar ez izatea espero dugu, azkeneko 2 legealdietan gertatu denaren antzera.

KONPROMEZUAK BETE eta KONTUAK EMATEN

LVP-k 111 ekimen zituen lan proposamena aurkeztu zuen 2015. urtean. Horietatik 103 bete edo betetzeko abian daude, hauteskunde programaren %93-a bete izan dela esan nahi du horrek. Baina Legealdi Plan horri beharrezkoak, aukera sortu delako edo premiazkoak zirelako egin diren beste 77 ekimen gehitu beharko litzaizkioke.

Gure taldearen kudeaketa lanari esker, beste erakundeekin (publikoak nahiz pribatuak) egindako elkarlanari esker, eta konponbideak bilatzeko egindako lan nekaezinari esker, 4 urte hauetan Etxebarri hazten jarraitu da, 5,5 milioi € baino gehiagoko inbertsioak eginez, 0 €-ko zorrarekin eta gure herria hobetzen jarraitzeko 2 milioi € baino gehiagoko aurrezkiei esker.

 

HIRIGINTZA, ETXEBIZITZA, OBRAK ETA ZERBITZUAK, MUGIKORTASUNA, HIRITARREN SEGURTASUNA, UDALA

Zerbaitek ezaugarritu badu legealdi hau, horiek mugikortasun eta irisgarritasunean egindako aurrerapausoak izan dira. Azken legealdietan egindako inbertsio nagusienetako bat jarri zen martxan 2015eko bukaeran, Andaluzia kaleko arrapala mekanikoak. San Antonio auzoan mugikortasunean konponbide oso garrantzitsua izan den hirigintza proiektua.

EtxebarriBuseko autobus biak berritu egin ziren 2016ean, modernoagoak, eraginkorragoak eta ingurumenarekin begirune haundiagoa zuten autobus birengandik. Eta 2017.enean historia egin zen, eta 3. Linea udalerrira heldu zen, hori bai, 5 urteko atzerapenarekin eta hasierako aurrekontua ia bikoiztu ostean. Baina geratu gaitezen gauza onekin, Bilboko beste auzoekin, Lezama eta etorkizunean aireportuarekin ere lotura eskaintzen du. Baina igogailuak Herri barruko mugikortasunean eskaintzen duen aukera berria da onurarik haundiena. Barruko mugikortasuna hobetu eta San Antonio eta Kukullagako auzuneak metroarekin lotura errazago bat izan zezaten gure taldeko ordezkariek proposatutako igogailua.

Forua enparantza eta Asturias eta Extremadura kaleetako kantoiak nabarmenki hobetu dituzten hirigintza proiektuak gauzatu egin dira. Bestalde, Metakaleko hormak bota dira azkenik, eta horrek San Esteban Etorbideko sarrerako irudian aldaketa nabarmena ekarri du: gune irekiagoak, enparantza eta ezpaloi berriak, Barrondo kaleko irekierarekin aparkaleku gehiago, Metakal kalean baterian aparkatzea, bidegorria…

Santa Marina kaleko berurbanizazio lanak hasiak dira, lehen bait lehen bukatzea espero ditugunak; eta Egetiaga Uribarri kaleko berurbanizazioak ere hitza emanda dauka, hala nola Nafarroa kaleko irisgarritasunaren hobekuntzek ere.

Gainerako buletina hemen deskarga dezakezu.

Deja un comentario