2015-19 hauteskunde programa ia %93an beteta.

Share

2015-19 legealdia ebaluatzeko eta ondorengorako lana planteatzeko helburuarekin, LVP-k Ez-ohiko Asanblada ospatu zuen pasa den asteazkenean.

2015-19 hauteskunde programa %88an beteta.

Azken 4 urteotako balantze ekonomikoa eta egindako lana aurkeztu zuen gure Alkatea den Loren Olivak. Egoera ekonomikoak markatutako legealdia bat, non 2016 eta 2017. urteetan Aldunditik jasotako diruaren parte bat itzultzeko beharra izan zuten bizkaitar Udalek, legealdia “2 urteetako iraupenarekin bakarrik” geratu delarik.

Hala ere, 5,5 milioietako inbertsioak egin dira, aurrekoan 3,5 milioietara ere iritsi ez zenean. Andaluzia kaleko arrapala mekanikoak, Foruako berrurbanizazioa, Talka gaztegunea martxan jartzea, futbol zelaien birmoldaketa, Kukullagako estalpea, Bekosoloko hobekuntzak… izango litzateke inbertsio horien artean nabarmenenak.

Ezin dugu ahaztu ezta ere, legealdi honetan “Eguneko zentrua eta pertsona nagusientzako autonomia sustatzeko zentrua” martxan jarri dela, San Antonioko haur hezkuntzako ikastetxearen haunditzea egin dela, autobus-flota berritu dela, argiteria publikoan LED teknologiara egindako eraldaketarekin ingurumenarekin erakutsitako konpromezua dela eta gure Udalerriak Eusko Jaurlaritzaren esker ona jaso duela, eta mugarri historiko bezala, 3. Linea gure udalerrira iritsi dela, auzoen arteko komunikazioa hobetzen duen igogailu bat ekarriz.

“ikusi ez” baina “disfrutatzen” diren eta martxan jarri diren zerbitzuak ere nabarmendu zituen, hala nola: gatazkentzako bitartekaritza zerbitzua, mendekotasuna duten pertsonak zaintzen dituzten pertsonentzako babes zerbitzua, balorazio psikosozialaren zerbitzua, enplegu planen bidez kontratatu diren pertsonak 30 baino gehiago izan direla, Behargintza bitartez enplegagarritasuna hobetzeko egindako ekimenak, udal merkataritzan 40.000 € baino gehiago uzteko Etxebarri Bonoaren abantailak…

2015. urtean aurkeztu zen hauteskunde programari dagokionez, proposamenen %93 bete dira edo betetzeko bidean daude (proposatutako 111etatik 103 ekintza).

Deja un comentario